XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

(...) eta nahikari eta indar frango izerditan urtzen zitzaizkion.

Baserrian morroitzat baino semetzat zeukaten.

Bainan barnean nehork sumatzen ez zuen sua garretan zen.

Haiek ametsak! Aragizko amets sukartsuak!.

Noiz edo noiz, bekan, Donostiaraino ere jautsi behar izaten zuen; merkatura, erosketak egitera eta hala.

Donostian barna ibiltzen ohituxe zen, begiak, beti ere, emakumeen atzetik emanez.

Eta bazekien fulana etxe batzuk bazirela, noizbait ere entzuna zuen zerbait.

Bera beti harat joateko pentsamendutan zen, nahiz eta makina bat aldiz entzuna izan arriskutsua zela, bekatua zela.

Arraiopola! Nahikari goxo guztiak bekatu dituk!

Bekatuak bekatu, nahikari bizi haiek ezin ematu.

Beti amets haiekin zabilen eta behin, illunabar batez, gehiago pentsatu gabe gorderik zeuzkan sosak arturik Donostiara abiatu zen, etxe haietako batera.

Dardar berezi batek eraginik pentsamenduz oinez baino agudoago zoan.

Ikasia zuen etxe haietako bat nontsu zegoen eta aise asmatu zuen.

Sartzerakoan denak bere beha emanen zirela zeritzaion.

Pixka bat lotsak zegoen, bainan zer kristo! etxearen barnera abiatu zen.

Bihotzak lehertu behar zuela zirudien.

Sartu eta terziopelo gorri zaharrez jauntzitako saloi bat bazegoen.

Han hemenka mahain eta aulkiak, bai eta besaulki eta sofa batzuk ere; mahain gainetan eta paretetan zenbait argimutil. Argia apala eta gorrixta.

Hau giroaren beroa!

Bertan emakume eta gizon batzuk solasean eta edaten.

Emakumeak sarritan tokiz aldatzen ziren, batera eta bestera zabiltzatela.

Batak bularraren ederrak erakusten, besteak izterrak, (...).